Guri buruz

Nabarmendu nahi duten markentzako irtenbide digitalak

Nor gara Tutti gara, Iban Martínez eta Garikoitz Gorrotxategi gara atzean gaudenak, eta 2013tik ari gara enpresa eta erakundeei laguntzen, egiten dutena behar bezala kontatzen: kalitatezko eduki eta mimo handiarekin.


Mundu digitala gure eremua da. Bideoak, argazkiak, diseinu grafikoa egiten ditugu, eta sare sozialak kudeatzen ditugu. Gure bezeroek beren zerbitzuak, produktuak edo ekitaldiak modu erakargarrian, argian eta profesionalean aurkez ditzaten. Baina batez ere, modu hurbilean. Azken finean, hau pertsonen kontua da.
Bai enpresa txikiekin, bai erakunde handiagoekin egiten dugu lan: hala nola Irungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, edo Etxepare eta Hazi Fundazioa bezalako elkarteekin. Gure proiektu gehienak Gipuzkoan sortzen dira, baina gure kamera (eta gogoa) ez dira mugazaleak.


Gauzak ondo egitea gustatzen zaigu, eta azkar. Ekitaldiak zuzenean estaltzen ditugu, materiala bizkor entregatzen dugu eta beti adi gaude dena primeran ateratzeko. Guk argi daukagu: kalitatearen aldeko apustua egiten dugu, erritmoa galdu gabe.

Hau da Tutti. Ongi etorriak.

Zerbitzu aipagarriak

Bideografia

Kalitatezko bideoak sortzen ditugu, zure beharren neurrira. Kamara, mikrofonia, argiztapena, drona, 360 kamera... dena daukagu, eta badakigu plano bakoitzari nola etekina atera. Ekitaldiak grabatzen ditugu, testigantzak, bideoklipak edo sare sozialetarako spot-ak, beti ikuspegi sortzaile eta arin batekin. Zure istorioa, ondo kontatua, ikuspegi guztietatik.

Argazkia

Argazki on batek mila "like" baino gehiago balio du. Eduki digitalerako argazkiak egiten ditugu: produktu, espazio, pertsona edo ekitaldien saioak, estilo zaindu eta profesionalarekin. Bezeroak zer kontatu nahi duen ulertzea da gakoa, eta momentu egokia harrapatzea.

Diseinu grafikoa

Kartelak, infografiak, dossierrak, díptikoak, katalogoak edo sare sozialetarako edukiak diseinatzen ditugu, zentzuz eta gustuz. Gure indargunea: bideo eta argazki talderekin elkarlanean aritzen gara, dena bat etor dadin, bai estetikan bai mezuan. Irudi batek balio du, bai, baina hobeto baldin badago ondo diseinatua.

Sare sozialen kudeaketa

Community manager lan osoa egiten dugu: Profilak, edukiak, iragarki-kanpainak eta sare sozialetan zure presentziarekin zerikusia duen guztia kudeatzen dugu. Eta zurekin batera egiten dugu, etengabeko eta fluidoa den komunikazioarekin, beti norabide berean lan egiteko. Zure proiektuarekin konektatzen gara, urrunago eramateko.